XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ania urduri zegoen Lontxo Laka itsasotik noiz itzuliko.

Horregatik, eskuan lore sorta bat eta lepo gainean txori xelebre hura zekartzalarik, heltzen ikusi zuenean, algaraka hasi zen pozaren pozez.

- Kaixo, txorlitxua! Nola deitzen zara?- bota zion hitzetik hortzera txoriak Aniari.

- Ai amaaa! Ai amaaa!- harritu zen Ania, zer esan jakin gabe.

- Ai amaaa! Ai amaaa!- errepikatu zuen txoriak.

Aniari barregura sartu zitzaion eta Lontxori begiratu zion.

Berau, ordea, piperra baino serioago zegoen, txoriak neskatoaren aurrean burla egingo zion beldurrez.

Ia aitari bezainbeste beldur zion txori hari.

Beraz, txoria Aniaren besoetan utzi eta kortara joan zen.

- Muuuh!- agur egin zien behiei.

Behiak biziki poztu ziren Lontxo ikusita (...).